Menu
Bilatu
  • 2024/05/ 9
  • 00:12:29
justizia.eus

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Argitalpen-data: 

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Nazionalitate bikoitza izatea, bi estatu ezberdinetako nazionalitate batera izateari deritzo. Adibidez, zure bikotea frantsesa bada eta zuk espainiako nazionalitatea badaukazu, zuen seme-alabek, adingabeak diren bitartean, nazionalitate biak izan ditzakete 18 urte bete arte. Orduan, bietako bat aukeratu beharko dute.

Egoera hau hurrengo kasuetan eman daiteke:

· Zure gurasoetako batek espainiako nazionalitatea eta besteak beste herrialde bateko nazionalitatea badu.

· Espainiako nazionalitatea galdu gabe beste herrialde batekoa hartzen duzunean, Espainiak beste herrialde batzuekin dituen hitzarmenen arabera.

Espainiak gaur egun herrialde iberoamerikarrekin, Andorrarekin, Filipinekin, Ekuatore Ginearekin, Portugalekin eta Frantziarekin dauzka nazionalitate bikoitzeko hitzarmenak. Iberoamerikar herrialdeak gaztelania edo portugesa hizkuntza ofizialtzat duten herrialdeak dira. Puerto Rico iberoamerika barruan dago, baina Haiti, Jamaika, Trinidad eta Tobago eta Guyana ez.

· JustiziaEus-en espainiako nazionalitate-eskaerari eta zure egoeraren arabera jarraitu behar dituzun urratsei buruzko informazioa daukazu.