Menu
Bilatu
  • 2024/05/ 5
  • 15:28:28
justizia.eus

Ba al zenekien zure arbasoak bila ditzakezula Erregistro Zibilaren bidez?

Argitalpen-data: 

Norbaitek zuhaitz genealogiko bat egin nahi duenean edo, besterik gabe, bere arbasoen datuak bilatzen dabilenean, sarritan Erregistro Zibileko ziurtagiriak lortzeko arazoak ditu, ez baitakizkielako arbasoaren izen-deiturak edo ez dakielako zein egunetan eta tokitan inskribatu ziren kontsultatu nahi dituen gertaerak. Hala ere, maiz erregistroaren beraren bidez aurkitu daitezke.

Horretarako, bilatzen duzun pertsonaren ahaiderik hurbilena abiapuntutzat hartu (zu zeu izan zaitezke) eta haren jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak eskatu behar duzu, bertan ager daitezkeelako bere senideak; hala nola, gurasoak edo anai-arrebak. Esaterako, zure gurasoen jaiotza-ziurtagiriak badituzu, zure aitona-amonen datuak lortuko dituzu. Eta, bide horretatik abiapuntu erabilgarriagoa lortzen duzunean, aski da aurreko urratsak berak errepikatzea, behar beste aldiz, nahi duzun informazioa ezagutu arte (adibidez, aipatutako kasuan, birraitona-amonena aitona-amonen jaiotza-ziurtagirien bidez).

Esanak esan, 1870 urteko lege batek sortu zuen Espainiako Erregistro Zibila. Ondorioz, data hori baino lehenagoko jaiotzetarako Donostiako (leiho berri batean irekitzen da), Gasteizko (leiho berri batean irekitzen da) edo Bilboko (leiho berri batean irekitzen da) Elizbarrutiko Artxiboetara jo beharko duzu.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.