Menu
Bilatu
  • 2025/03/12
  • 17:57:37
justizia.eus

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak 18 milioi euro bideratuko ditu 2025ean doako laguntza juridikora (Gobernu Bilera 2025-02-11)

Argitalpen-data: 

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak 18 milioi euro bideratuko ditu 2025ean doako laguntza juridikora (Gobernu Bilera 2025-02-11)

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak 18 milioi euro bideratuko ditu aurten doako laguntza juridikoaren zerbitzu publikoa emateko, zerbitzu hori kontratatzeko baliabiderik ez duten pertsonentzat.

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 18 milioi euroko gastua doako laguntza juridikoaren zerbitzua finantzatzeko. Zerbitzu hori  Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargo Profesionaletako letratuek eskaintzen dute. Doako justizial eskubide konstituzionala da, eta gehienbat abokatu profesional bat kontratatzeko behar besteko baliabide ekonomikorik ez duten inputatuak, atxilotuak eta presoak dira onuradunak.

Zehazki, abokatuen elkargoek 15,4 milioi jasotzen dituzte ofizioko eta guardiako txandak finantzatzeko, eta 1,6 milioi gehiago funtzionamendurako gastuetarako. Bestalde, Prokuradoreen Elkargoak 900.000 euro jasoko dituzte ofizioko txandarako, eta 200.000 funtzionamendu gastuetarako. Aurten aurrekontua milioi bat igo da 2024arekin alderatuz, 17,2 milioika izan baitzen.

Justizia zerbitzu publikora sarbidea izatea bermatzea, eta sarbide osoa izatea, lehentasunetako bat du María Jesús San José buru duen Sailak, baita inork ez diezaiola uko egin bere eskubideak defendatzeari, edozein arrazoi dela medio, kasu honetan arrazoi ekonomikoak direla eta.

Halaber, ekintza honekin legegintzaldi honetako Gobernu Programan jasotako helburua betetzea lortzen da: doako laguntza juridikorako eskubidearen aitorpena bizkortzea eta abokatuen, prokuradoreen eta lan-harremanetako gradudunen lana duintzea.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu Eusko Jaurlaritzako Irekia (leiho berri batean irekitzen da) atalera.