Senide bat hiltzen denean, egin beharreko lehen izapideetako bat Azken Borondatezko Egintzen ziurtagiria eskatzea da. Izan ere, gerta daiteke hildakoak, senideek jakin gabe, testamentua egin izana. Horregatik, oso garrantzitsua da ziurtagiria izatea, hori baita azken testamentua ezagutzeko modu bakarra, eta baliozkoa den bakarra.
Ziurtagiria lortzeko, senideek Justiziako Lurralde Kudeatzailetzara joan behar dute, edo Gobernuak Gasteizen edo Donostian dituen ordezkariordetzetara. Eskaera egiteko, hildakoaren hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria aurkeztu behar da. Dokumentu horrez gain, 790. eredua izeneko inprimakia bete behar da. Dokumentu horiek aurkeztu ondoren, senideek bertan jasoko dute Azken Borondatezko Egintzen Ziurtagiria.
Halaber, garrantzitsua da jakitea heriotzaren egunetik 15 egun baliodun igaro ondoren egin behar dela izapidea – Heriotzaren eguna bera, larunbatak, igandeak eta jaiegunak zenbatu gabe –.
Borondatezko Egintzen Ziurtagiria aurrez aurre, postaz edo bide telematikoz eska daiteke; azken bi hauek, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez eskatu behar dira.
- Borondatezko Egintzen Ziurtagiria eskatzeko, hauek dira EAEko bulegoen helbideak:
- Bilbo, Elkano Kalea, 9
- Donostia, Pio XII. plaza, 6
- Gasteiz, Olagibel kalea, 1
- Borondatezko Egintzen Ziurtagiria online, jo ezazu Justizia Ministerioaren webgunera
- Gogoratu heriotza-ziurtagiria ere eska dezakezula Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez