Zigor-aurrekariak ezereztea
Izapidetze elektronikoa
Internet bidez eskatzeko:
- Zigor-aurrekariak ezerezteko Justizia Ministerioaren zerbitzura sartu behar duzu.
- Identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar duzu (Izenperen Ziurtagiria, NANe, FNMT edo beste ziurtagiri elektroniko bat, Pin Cl@ve edo Cl@ve iraunkorra).
- Inprimakia bete.
Aurrez aurre izapidetu
Aurrez aurre eskatzeko:
- Justizia Ministerioaren web atarian dagoen Zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera-eredua behar bezala bete ezazu. Eskaera-eredua ezin baduzu deskargatu idazki bat aurkeztu dezakezu, hurrengo datuekin: izen-abizenak, datu pertsonalak, herria, probintzia eta jaiotza-data, nortasun agiria eta bizilekua, eta jakinarazpenak bidaltzeko eskuko telefono zenbakia edo posta elektroniko helbidea.
- Ebazpena arintzeko gomendagarria da eskaerari atxikitzea epaitegi edo auzitegi eskudunak igorritako zigorra betetzeari buruzko ziurtagiria.
- Interesduna zu bazara, zure nortasuna egiaztatu behar duzu eta horretarako NAN edo kopia erkatua aurkeztu behar duzu; europako atzerritarra bazara europako txartela edo pasaportea (jatorrizkoa edo kopia erkatua) eta europatik kanpoko atzerritarra bazara bizileku-txartela (AIZ) edo pasaportea, indarrean eta jatorrizkoa edo kopia erkatua.
- Eskaera aurkezten duena zure ordezkaria bada, pertsona horrek bere nortasuna eta zurea egiaztatu beharko ditu eta ordezkaritza egiaztatzen duen zuzenbide arloko dokumentua ere aurkeztu beharko du.
Postaz eskatzeko hurrengoa egin behar duzu:
- Arestian aipatutako eskaera eta kopia erkatua posta ziurtatu bidez hurrengo helbidera bidali behar duzu:
Zigortuen Erregistro Zentrala (Ezerezpenak), San Bernardo kalea, 21, beheko solairua, 28015 MADRIL.
Non eskatu
Aurrez aurre:
- Bizkaia: Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetza (Elkano kalea, 9-7.a, 48008 Bilbao). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan .
- Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII.a plaza,6.20010, Donostia/San Sebastian. Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan .
- Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea, 1. 01071, Vitoria-Gasteiz). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan .
Postaz:
- Zigortuen Erregistro Zentrala (Ezerezpenak), San Bernardo kalea, 21, beheko solairua, 28015 MADRIL.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu
Izapidetzeko epea hiru hilabetekoa da.
Epe hori igaro ondoren, ezereztea aintzat hartua izan dela ulertuko da, esanbidezko ebazpenik egon ez bada ere. Hala ere, ebazpenerako epea eten egingo da zigor-arloko erantzukizunaren amaiera-data organo judizialari eskatu behar zaionean, ezinbestekoa baita ezerezpenaren hasiera-data zehazteko.
Espedientea ebatzi ondoren eskaera egiterakoan adierazi duzun posta helbidera jakinarazpena iritsiko zaizu.
Espainiakoa bazara eta eskaera atzerritik egin nahi baduzu
Zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera Espainiako kontsulatuaren eta bulego diplomatikoen bitartez egin dezakezu.
Ohiko galderak
Zigor-aurrekariak ezerezteari buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean
Azken aldaketako data: