Menu
Bilatu
  • 2024/10/12
  • 04:49:33
justizia.eus

Zigor-aurrekariak ezereztea

Izapidetze elektronikoa

Internet bidez eskatzeko:

Aurrez aurre izapidetu

Aurrez aurre eskatzeko:

  • Justizia Ministerioaren web atarian dagoen Zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera-eredua behar bezala bete ezazu. Eskaera-eredua ezin baduzu deskargatu idazki bat aurkeztu dezakezu, hurrengo datuekin: izen-abizenak, datu pertsonalak, herria, probintzia eta jaiotza-data, nortasun agiria eta bizilekua, eta jakinarazpenak bidaltzeko eskuko telefono zenbakia edo posta elektroniko helbidea.
  • Ebazpena arintzeko gomendagarria da eskaerari atxikitzea epaitegi edo auzitegi eskudunak igorritako zigorra betetzeari buruzko ziurtagiria.
  • Interesduna zu bazara, zure nortasuna egiaztatu  behar duzu eta horretarako NAN edo kopia erkatua aurkeztu behar duzu; europako atzerritarra bazara europako txartela edo pasaportea (jatorrizkoa edo kopia erkatua) eta europatik kanpoko atzerritarra bazara bizileku-txartela (AIZ) edo pasaportea, indarrean eta jatorrizkoa edo kopia erkatua.
  • Eskaera aurkezten duena zure ordezkaria bada, pertsona horrek bere nortasuna eta zurea egiaztatu beharko ditu eta ordezkaritza egiaztatzen duen zuzenbide arloko dokumentua ere aurkeztu beharko du.  

Postaz eskatzeko hurrengoa egin behar duzu:

  • Arestian aipatutako eskaera eta kopia erkatua posta ziurtatu bidez hurrengo helbidera bidali behar duzu:

Zigortuen Erregistro Zentrala (Ezerezpenak), San Bernardo kalea, 21, beheko solairua, 28015 MADRIL.

Non eskatu

Aurrez aurre:

Postaz:

  • Zigortuen Erregistro Zentrala (Ezerezpenak), San Bernardo kalea, 21, beheko solairua, 28015 MADRIL.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Izapidetzeko epea hiru hilabetekoa da.

Epe hori igaro ondoren, ezereztea aintzat hartua izan dela ulertuko da, esanbidezko ebazpenik egon ez bada ere. Hala ere, ebazpenerako epea eten egingo da zigor-arloko erantzukizunaren amaiera-data organo judizialari eskatu behar zaionean, ezinbestekoa baita ezerezpenaren hasiera-data zehazteko.

Espedientea ebatzi ondoren eskaera egiterakoan adierazi duzun posta helbidera jakinarazpena iritsiko zaizu.

Espainiakoa bazara eta eskaera atzerritik egin nahi baduzu

Zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera Espainiako kontsulatuaren eta bulego diplomatikoen bitartez egin dezakezu. 

Ohiko galderak

Zigor-aurrekariak ezerezteari buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean

Azken aldaketako data: