Ziurtagiriak
Jaiotza-ziurtagiria
Izapidetze elektronikoa
Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik eskatu: Cl@ve bidez elektronikoki identifikatzen bazara, ziurtagiria unean bertan deskargatu ahal izango duzu. Ministerioan jaiotza-ziurtagiria eskatzeko zerbitzura zuzeneko sarbidea .
Aurrez aurre izapidetu
Zer behar duzu
Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan eskatu nahi duzun jaiotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, eta jaiotza-data eta tokia esatea nahikoa da.
Noiz eta non eskatu
Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan eskatu nahi duzun jaiotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, eta jaiotza-data eta tokia esatea nahikoa da.
Jaiotza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu behar duzu. Euskadiko Erregistro Zibiletan eta Bake Epaitegietan herritarrei telefono edo posta elektroniko bidez egiten zaie arreta. Hortaz, izapide bat egiteko Erregistro Zibilera joan behar baduzu, nahitaez hitzordua eskatu behar duzu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu zerbitzuaren bitartez.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu?
Ziurtagiria berehala emango dizugu.
Akats posibleak zuzentzea
Jaiotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean, akatsa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Izapide hori egin ondoren, erroldatuta zauden Erregistro Zibila jaiotza-ziurtagiriari dagokion Erregistroarekin harremanetan jarriko da, dokumentua aldatzeko. Hiru egun inguruko epean, zuzendutako ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu.
Ziurtagiria iraungitzea
Jaiotza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriak hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.
Ohiko galderak
Jaiotza-ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Ezkontza-ziurtagiria
Izapidetze elektronikoa
Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik eskatu: Cl@ve bidez elektronikoki identifikatzen bazara, ziurtagiria unean bertan deskargatu ahal izango duzu. Ministerioan ezkontza-ziurtagiria eskatzeko zerbitzura zuzeneko sarbidea .
Aurrez aurre izapidetu
Zer behar duzu
Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan ezkontideen izenak eta abizenak eman, eta ezkontzaren tokia eta eguna esatearekin nahikoa da.
Noiz eta non eskatu
Familia-liburua jasotzen duzun egunean bertan aurkez dezakezu eskaera.
Ezkondu zinen tokiko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu behar duzu. Euskadiko Erregistro Zibiletan eta Bake Epaitegietan herritarrei telefono edo posta elektroniko bidez egiten zaie arreta. Hortaz, izapide bat egiteko Erregistro Zibilera joan behar baduzu, nahitaez hitzordua eskatu behar duzu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu zerbitzuaren bitartez.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu?
Ziurtagiria berehala emango dizugu.
Akats posibleak zuzentzea
Ezkontza-ziurtagirian akatsen bat ikusiz gero, datu okerrekin inskribatu den pertsona erroldatuta dagoen Erregistro Zibilera joan beharko duzue bi ezkontideek, zuen NAN edo pasaporteekin. Akatsa dagoeneko entregatuta dagoen dokumenturen batean gaizki idaztea izan bada, zuzenketa berehala egingo da, eta egun bat edo biren buruan ziurtagiri zuzendua eskuratu ahal izango duzu. Akatsa amaren edo aitaren izenarekin lotuta baldin badago, adibidez, informazio hori ziurtatzeko beste dokumentu batzuk eskatu beharko dira (gurasoen jaiotza-ziurtagiria). Hortaz, baliteke akatsa zuzentzeko pare bat egun behar izatea.
Ziurtagiria iraungitzea
Ezkontza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriak hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.
Ohiko galderak
Ezkontza-ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Heriotza-ziurtagiria
Izapidetze elektronikoa
Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik eskatu: Cl@ve bidez elektronikoki identifikatzen bazara, ziurtagiria unean bertan deskargatu ahal izango duzu. Ministerioan heriotza-ziurtagiria eskatzeko zerbitzura zuzeneko sarbidea .
Aurrez aurre izapidetu
Zer behar duzu
Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan eskatu nahi duzun heriotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, heriotza-data eta tokia esatea nahikoa da.
Noiz eta non eskatu
Heriotza erregistratu eta handik 48 ordura aurkez dezakezu eskaera.
Heriotza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu behar duzu. Euskadiko Erregistro Zibiletan eta Bake Epaitegietan herritarrei telefono edo posta elektroniko bidez egiten zaie arreta. Hortaz, izapide bat egiteko Erregistro Zibilera joan behar baduzu, nahitaez hitzordua eskatu behar duzu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu zerbitzuaren bitartez.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu
Ziurtagiria berehala emango dizugu.
Akats posibleak zuzentzea
Heriotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu, heriotza inskribatu den Erregistro Zibilean, akats hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Datuak jasotzerakoan gertatutako grafia-akats bat bada, akatsa berehala konponduko dute eta heriotza-ziurtagiria emango dizute, akatsa zuzenduta duela. Antzemandako akatsa zendu denaren NANean edo beste edozein dokumentutan ere agertzen delako gertatu bada, akatsa zuzentzeko zenbait izapide egin beharko dira, esaterako, jaiotza-ziurtagiria izapidetzea. Hortaz, prozesuak egun batzuk iraun ditzake eta epe hori igaro arte ezingo dizute zuzendutako ziurtagiria itzuli.
Ziurtagiria iraungitzea
Heriotza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriek hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.
Ohiko galderak
Heriotza-ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Bizi-agiriaren ziurtagiria
Aurrez aurre izapidetu
Zer behar duzu
Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan zure NANa aurkeztea nahikoa da.
Non eskatu
Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu behar duzu. Euskadiko Erregistro Zibiletan eta Bake Epaitegietan herritarrei telefono edo posta elektroniko bidez egiten zaie arreta. Hortaz, izapide bat egiteko Erregistro Zibilera joan behar baduzu, nahitaez hitzordua eskatu behar duzu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu zerbitzuaren bitartez.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu
Eskaera Erregistro Zibilean aurkeztuz gero, ziurtagiria berehala emango dizugu.
Eskaera Bake Epaitegi batean aurkeztuz gero, zenbait egunen buruan emango dizugu ziurtagiria, Bake Epaileak eta Idazkari Judizialak dokumentua sinatu ondoren.
Akats posibleak zuzentzea
Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria ematen dizutenean akatsen bat ikusiz gero, berehala zuzenduko dizute.
Nik ezin dut pertsonalki joan
Kasu bakarrean onartzen da zure bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria jasotzera beste pertsona bat etortzea: zure osasun-egoerak eragozten badizu eta sendagilearen ziurtagiri baten bitartez froga badezakezu. Pertsona horrek, gainera, zure NAN originala aurkeztu beharko du.
Ziurtagiria iraungitzea
Bizi eta egoera-agiriaren ziurtagiriek ez dute iraungitze-datarik, baina ziurtagiri hau eskatzen duten erakundeek gehienez antzinatasun-epe jakin bat izatea eska diezazukete. Aintzat hartu behar duzu ziurtagiri-mota horietan eskatzen den antzinatasuna oso mugatua izaten dela, batzuetan egun batzuetakoa besterik ez.
Ohiko galderak
Bizi-agiriaren ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Azken aldaketako data: