Azken nahien egiaztagiriak frogatu egiten du pertsonak testamenturik egin duen eta, halakorik egin badu, zein notarioren aurrean egin duen. Orduan, jaraunsleak profesional horrengana joan daitezke eta testamentuaren kopia bat eskatu, oinordetzari lotutako edozein egintza gauzatzeko, adibidez.
790 eredua izeneko inprimakia bete behar da eskaera hori egiteko.
Heriotza data 2009ko apirilaren 2aren ostekoa bada eta heriotza Bake Epaitegi batean inskribatuta ez badago, azken nahien ziurtagiria Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bitartez telematikoki eskatzeko aukera dago .
Azken nahien egiaztagiria egiteko 3,86 euroko tasa ordaindu behar da. Banku elektronikoen sistemen bidez ordaindu daiteke tasa hori; bestela, Zerga Agentziarekin lan egiten duen edozein finantza erakunderen bidez. Eskaera Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik izapidetuz gero, ordainketa Administrazioaren Tasak ordaintzeko Zerga Agentziak duen ordainketa sistemaren bitartez telematikoki egin behar da (eskaera-orrian datorren 006 tasa).
Kontuan hartu heriotzaren egunetik 15 egun baliodun igaro behar izan direla eskaera egin ahal izateko. Eskaera aurrez aurre egiten bada, ziurtagiria unean bertan egiten da; bestela, gehienez 10 eguneko epean egingo da.