Menu
Bilatu
  • 2024/04/16
  • 22:11:22
justizia.eus

Ba al zenekien PSP-Euskadik JustiziaSip ordezkatuko duela eta bai pertsona juridikoek, bai profesionalek baita esku-hartzaile bereziek ere erabil dezaketela?

Argitalpen-data: 

Ba al zenekien PSP-Euskadik JustiziaSip ordezkatuko duela eta bai pertsona juridikoek, bai profesionalek baita esku-hartzaile bereziek ere erabil dezaketela?

Profesionalentzako Zerbitzuen Ataria (PSP-Euskadi) justizia arloko profesionalek eta pertsona juridikoek ere Justizia Administrazioarekin harremanetan jartzeko eskuragarri duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago.

Plataforma honako hauek erabil dezakete: baliozko ziurtagiri digitala duten pertsona juridikoek, esku-hartzaile bereziek (notarioek, perituek, konkurtsoko administratzaileek, poliziek, bake-epaitegiek, udalek, gobernuko departamentuek...) eta profesionalek (defendatzaileek -abokatuek eta lan-harremanetako gradudunek- eta legezko ordezkariek -prokuradoreek, estatuaren abokatutzak, autonomia erkidegoko letraduek, SBFk, GSINk, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, SEPEk...-).

Plataforma berrira sartzeko, lehenik eta behin, behar dira:

  • Interneterako konexioa eta Google Chrome nabigatzailedun ordenagailua. Txartel kriptografikoan ziurtagiria duen Macintosh ekipoa edukiz gero, Mozilla Firefox nabigatzailea.
  • Sinadura aitortuko ziurtagiri digitala: ACA, NAN, FNMT, IZENPE.
  • PDFak bistaratzeko aukera ematen duen aplikazioa. Hala nola, Adobe Reader 9 (edo berriagoa) edo Foxit Reader 3.0 (edo berriagoa).

Erabiltzaileak PSP-Euskadin sar daitezke alta eskaera egin gabe elkargo profesional baten parte direlako.

Nolanahi ere, aintzat hartzekoa da gaur egun PSP-Euskadiren ezarpen prozesua amaitu gabe dagoela. Horrenbestez, baliteke jurisdikzio ordenaren eta lurraldearen arabera JustiziaSip erabiltzera behartuta egotea. Horren inguruan, gomendagarria da Avantius eta PSP - Euskadi zabaltzeko egutegia kontsultatzea.

Eremu profesional berriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo JustiziaEus webguneko PSP-Euskadi atalera.