
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijanak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Bilboko Botikazar Institutuan. Horren bidez, Justizian Hezteko programari ekin zaio berriro, 2020an eten egin zen pandemiaren ondorioz.