Profesionalentzako eta esku-hartzaile berezientzako zerbitzuak
Profesionalen Arloak aukera ematen die profesionalei eta esku-hartzaile bereziei Euskadiko Justizia Administrazioarekin telematikoki harremanetan jartzen.
Gaur egun, bi harreman-sistema daude: PSP - Euskadi eta JustiziaSip. Euskadiko lurralde guztietako jurisdikzio-ordenetan PSP - Euskadi ezarri den dataren araberakoa izango da bata edo bestearen erabilera.
- PSP - Euskadi
- JustiziaSip
- JustiziaIkusBi
- Erabiltzaileei alta emateko prozedura
- Sartzeko gutxieneko baldintzak
- Konfigura ezazu zure ekipoa
- Sartzeko arazoak al dituzu?
- Erabiltzaileentzako laguntza
- EpaiDigitala
PSP - Euskadi
Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez, PSP – Euskadi zerbitzuen atarian baliozko ziurtagiri digitala duten profesional eta esku-hartzaile bereziak (Administrazio Publikoak, Segurtasun Indar eta Kidegoak, perituak eta espediente judizial batean parte aktiboa edo pasiboa izan gabe jarduten duten beste batzuk) sar daitezke. Plataforma horrek honako funtzionalitate hauek ditu:
- Abiarazteko eta izapidetzeko idazki mota guztien aurkezpen telematikoa.
- Espediente judizial elektronikoetarako (EJE) eta horien dokumentazio osorako sarbide osoa, ikustaldien grabazioak barne.
- Organo judizialek eta fiskaltzak egindako jakinarazpen telematikoak sinatzea eta eskuratzea.
- Gaitutako erabiltzaileen kudeaketa autonomoa.
- Jasotako jakinarazpenen, zirriborro-idazkien eta aldeei egindako kopien kudeaketaren abisuak, eta espedienteen egoeraren eguneratzeak, besteak beste.
- Rol mota bakoitzaren beste funtzionalitate esklusibo batzuk (kontsultatu eskuz).
PSP – Euskadin sartzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa ziurtagiri digitalaren bidez – PSP - Euskadirako sarbidea
Nork erabil dezake?
Baliozko ziurtagiri digitala duten pertsona juridikoak.
Ziurtagiri digitala
PSP - Euskadik ziurtagiri digitalaren bidez sartzeko metodo bat erabiltzen du. Horregatik, beharrezkoa da sinadura aitortuaren ziurtagiri digitala izatea. Honako esteka hauetan, ziurtatutako motetarako behar diren instalazio- eta konfigurazio-gidak daude:
- ACA: ACA ziurtagiria konfiguratzeko gida
- NAN: NAN ziurtagiriaren konfigurazio-gida
- FNMT: FNMT ziurtagiriaren konfigurazio-gida
- Izenpe: Izenperen ziurtagiriak martxan jartzea
Erabilera-gidak
- Konfigurazio-gida eta ohiko galderak (PDF, 1.35 MB)
- Erabiltzailearen eskuliburua (PDF, 7.8 MB)
- Dokumentu digitalak egiaztatzeko zerbitzuaren eskuliburua (PDF, 1.19 MB)
Ohar teknikoak
Esteka honetan ohar tekniko guztiak kontsultatu ditzakezu: Ohar teknikoen bilatzailea
Formakuntzak
Kontsultatu hemen PSP - Euskadiri buruzko prestakuntza saioak:
- Prokuradoreak: Prestakuntza saioa ikusi
- Abokatuak: Prestakuntza saioa ikusi
- Esku hartzaile bereziak: Lehenengo deialdia
/ Bigarren deialdia
- Abokatu kolektiboak: Lehenengo deialdia
/ Bigarren deialdia
JustiziaSip
JustiziaSip sistemaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten epaitegi eta auzitegietan izapidetzen ari diren eta parte hartzen duzun auzigaien egoera ezagutu ahal izango duzu.
Funtzionalitate nagusien artean, bulego judizial eta fiskalek bidalitako jakinarazpen telematikoak kontsultatu eta deskargatu daitezke, eta profesionalek idazki telematikoak aurkezteko eta parte hartu duten bisten grabazioak deskargatzeko aukera eskaintzen du.
Profesionalen Arlora sartuko zara. Sartzeko, modu seguruan identifikatu behar duzu, onartutako ziurtagiri elektronikoetako baten bitartez.
Zerbitzuaren etenaldiaren egiaztagiria
JustiziaIkusBi
JustiziaIkusBi ikustaldi judizialak deskargatzeko zerbitzuak aukera ematen die justiziako profesionalei parte hartu duten ikustaldien grabazioen kopia lortzeko. Sartzeko gako bat erabili behar da; gakoa organo judizialean eskatu behar da eta profesionalak parte hartzen duen prozedura baterako bakarrik balio du (sarbide bakarreko gakoa).
Profesionalen Arlora sartuko zara. Sartzeko, modu seguruan identifikatu behar duzu, onartutako ziurtagiri elektronikoetako baten bitartez.
Erabiltzaileei alta emateko prozedura
Elkargo profesionalen batean elkargokide diren profesional orok sarbidea du PSP - Euskadin; beraz, ez da beharrezkoa alta eskatzea. Sartzeko arazorik izanez gero, PZL-rekin jarri beharko dira harremanetan: sap@justizia.eus | 945 016 300.
Parte-hartzaile bereziek honako inprimaki hau deskargatu, bete eta digitalki sinatu* behar dute. Dokumentua PLZ-ra bidali behar zaio: Esku hartzaile berezien alta eskaera (PDF 385.57 KB)
*Nahitaezkoa da dokumentua deskargatzea sinatu ahal izateko. Nabegadoretik irekitzen bada ez du sinatzeko aukerarik ematen.
JustiziaSIP-en alta emateko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Prokuradoreek alta emateko
- Abokatuek alta emateko
- Lan-harremanetako gradudunek alta emateko
- Zerbitzu juridikoetako profesionalek alta emateko
Prokuradoreek alta emateko
Jarduneko prokuradorea bazara, edo espainiako Prokuradoreen Elkargoren bateko kide bazara, eta Administrazio Publikoaren langile ez bazara, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:
- Sarbiderako gutxieneko eskakizunak atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
- JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
.
- Zure lan-jardueraren arabera dagokizun EAEko lurraldeko Prokuradore Elkargoarekin harremanetan jarri behar duzu, eta bertan Profesionalen Estranetean eta JustiziSip-en alta emateko eskatu behar duzu. Prokuradore Elkargo batean alta eskatzearekin nahikoa da. Elkargoa arduratuko da erabiltzailearen alta dagokion erabiltzaileen arretarako zerbitzuari (EAZ) eskatzeaz.
- Alta eman ostean Prokuradoreen Elkargoari jakinaraziko zaio, jakinaraz diezazun. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Egoitza Judizial Elektronikoko Profesionalen Arlotik sartuta, JustiziaSip erabili ahal izango duzu.
Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).
Prokuradorea bazara, jaitsi ezazu Profesionalen Arloan eta JustiziaSip-en alta emateko gidaliburua .
Abokatuek alta emateko
Jarduneko abokatua bazara, edo espainiako Abokatuen Elkargoren bateko kide bazara, eta Administrazio Publikoaren langile ez bazara, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:
- Sarbiderako gutxieneko eskakizunak atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
- JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT, ACA). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
.
- Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
- Prozedura amaitu ostean, PLZk posta elektroniko bidez alta emanda zaudela jakinaraziko dizu. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Egoitza Judizial Elektronikoko Profesionalen Arlotik sartuta, JustiziaSip erabili ahal izango duzu.
Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).
Abokatua bazara, jaitsi ezazu Profesionalen Arloan eta JustiziaSip-en alta emateko gidaliburua .
Lan-harremanetako gradudunek alta emateko
Jarduneko Lan-harremanetako graduduna bazara, edo espainiako Lan-harremanetako gradudunen Elkargoren bateko kide bazara, eta Administrazio Publikoaren langile ez bazara, hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:
- Sarbiderako gutxieneko eskakizunak atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
- JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
.
- Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
- Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).
Zerbitzu juridikoetako profesionalek alta emateko
Zerbitzu Juridiko bateko langilea bazara, eta EAEko Justizia Administrazioarekin harremana baduzu, jarraian zehazten diren urratsak eman behar dituzu. Edozein kasutan, kontutan izan behar duzu profesional bezala alta eskatu aurretik Zerbitzu Juridiko bateko kide izan behar duzula. Zerbitzu juridikoa alta emanda egon behar da.
- Sarbiderako gutxieneko eskakizunak atalean agertzen diren gutxieneko baldintzak bete behar dituzu.
- JustiziaSip-ek onartutako ziurtagiri digitaletakoren bat erabili behar duzu (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT, TAFU). Eusko Jaurlaritzaren Izenpe ziurtagiri digitala eskuratzeko hitzordua eskatu behar duzu: 900 840 123 / 945 016 290. Informazio gehiago www.izenpe.eus
.
- Alta emateko, PLZrekin (Profesionalei Laguntzeko Zerbitzua) harremanetan jar zaitez, posta elektroniko edo telefono bidez: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 PLZk posta elektronikoa bidaliko dizu. Mezu horretan bete beharreko inprimakiak eta konfigurazio eta erabilerarako gidaliburuak bidaliko dizkizute. Inprimakia beteta itzuli behar duzu; horren ostean, PLZ arduratuko da alta kudeatzeaz. Eman behar dituzun datuak, hurrengoak dira: Profesionalaren izen-abizenak, NAN, Elkargokide zenbakia, Elkargoa, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea (herria eta P.K. barne).
- Prozedura amaitu ostean, PLZk posta elektroniko bidez alta emanda zaudela jakinaraziko dizu. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Egoitza Judizial Elektronikoko Profesionalen Arlotik sartuta, JustiziaSip erabili ahal izango duzu.
Laguntza behar izanez gero, SAP-era jo: sap@justizia.eus / 945 01 63 00 (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, posta elektronikoa erabili behar da).
Sartzeko gutxieneko baldintzak
PSP - Euskadin sartzeko gutxieneko baldintzak
Beharrezkoa da Interneterako konexioa eta Google Chrome nabigatzailea duen PC ekipo bat izatea. Txartel kriptografikoan ziurtagiria duen Macintosh ekipoa izanez gero, Mozilla Firefox nabigatzailea eduki beharko da.
JustiziaSip-en sartzeko gutxieneko baldintzak
Justiziasip bateragarria da hurrengo sistema eragile eta nabigatzaile hauekin:
- Windows 7, 10 eta 11 eta Microsoft Edge (Internet Explorer Moduan), Internet Explorer edo Mozilla Firefox
.
- Mac, Safari eta Mozilla Firefox
.
- Linux eta Mozilla Firefox
.
Aplikazioak behar bezala funtzionatu dezan, baldintza hauek bete behar dituzu:
-
Erabiliko den txartelari dagokion instalazio-kita (ziurtagiri bakoitzaren deskarga-orrira sartzeko, egin klik izenean) eta txartel-irakurgailu bat:
IZENPE
;
FNMT
;
ACA
;
NAN Windows
; NAN Linux eta Mac
Idazki Desktop
(Deskargatzeko lotura).
Idazki Desktop instalazioa (Windows)
- Bertsio zuzena aukeratu behar da (32 bits edo 64 bits):
- Ekipoaren bertsioa jakiteko, hurrengo pausoak jarraitu behar dituzu:
- Windows 7: Bilatu
“Ekipo” ikonoa idazmahian edo hasierako menu nagusian eta saguaren eskuineko botoiaz klik egin “Propietateak” atalean.
- Windows 10: Egin klik saguaren eskuineko botoiarekin” hasierako menuan” eta
“Sistema” aukera hautatu.
- Window 11: 64 bit-eko bertsioa instalatu behar duzu: IDAZKI DESKTOP
- Windows 7: Bilatu
- Deskargatu ondoren, fitxategia exekutatu eta instalatzen hasiko da.
- Hizki txuri batzuk dituen pantaila beltz bat agertu eta desagertu egingo da.
- Instalazioa oso laburra da. Ondoren, ikono bat agertuko da mahaigainean.
Idazki Desktop instalazioa (Mac)
- MAC sistema eragile bati dagokion fitxategia deskargatu behar da: Idazki Desktop MAC
- Deskargatu ondoren, fitxategia exekutatu eta aplikazioa instalatzeko tokia aukeratu beharko duzu (aplikazioak, idazmahaia...).
- Fitxategia exekutatzeko arazoak badituzu, segurtasun aukera jarri behar diozu:
- Sakatu
“Preferencias del Sistema”
“Seguridad y Privacidad”
- “Idazki Desktop-en” Exekuzioa baimendu
- Sakatu
Idazki Desktop instalazioa (Linux)
- Deskargatzeko orrira sartu: Idazki Desktop Linux
- Zure sistemarako bertsio zuzena aukeratu behar duzu. Bertsioa jakiteko:
- Ireki
“Terminal”
- Idatzi: lscpu
- "Arquitectura” agertuko da
- Ireki
- Sakatu saguraren eskuineko botoia eta hautatu “Guardar enlace como”. Deskargatu ondoren, exekutatu fitxategia deskargatu den bidetik:
- 32 biteko bertsioa bada -> sh ./idazki-desktop-linux32.run
- 64 biteko bertsioa bada -> sh ./idazki-desktop-linux64.run
Konfigura ezazu zure ekipoa
- PSP-Euskadira sartzeko zure ekipoa konfiguratu ezazu
- JustiziaSip-era sartzeko zure ekipoa konfiguratu ezazu
PSP-Euskadira sartzeko zure ekipoa konfiguratu ezazu
PSP - Euskadin lehen aldiz sartu behar baduzu, lehenik eta behin kontsultatu behar duzu gutxieneko baldintzak atalean adierazitako baldintzak eta konfigurazioak betetzen dituzula.
PSP - Euskadik ziurtagiri digitala behar du sartzeko eta sinadura-eragiketak egiteko. Sartzeko unean, sartzeko erabili nahi den ziurtagiri digitala eskatzen digu. Ekipoan Ziurtagiri Digital bat baino gehiago izanez gero (NAN-e, ACA, FNMT, IZENPE), ondoren egiten diren eragiketetarako erabili beharko dena izango da hautatutakoa.
Aplikazioan saioa hasi aurretik, sistemak leiho bat irekitzen du, eta, bertan, kode bat sartzeko eskatzen du, identifikatzailearen azken lau karakterez osatua (azken 3 zenbakiak eta letra):
Jarraitu ahal izateko, karaktere guztiak bete behar dira; sartutako kodea zuzena ez bada, saioa hastea galarazten da;
Kode zuzena sartuta bakarrik hasten da saioa. Ziurtagiria okerra bada edo erabiltzailea sisteman alta emanda ez badago, sarbidea ukatuko da, eta sistemak horren berri emango du.
Talde berean saio konkurrente bat baino gehiago hasiz gero, edo hasitako saioarekin erlaitza bikoiztuz gero, akatsak sor daitezke saioan, eta, beraz, saio bakarra hasi behar da taldean (eta erlaitz batean), aldi berean hainbat saio irekita egotea saihestuz.
JustiziaSip-era sartzeko zure ekipoa konfiguratu ezazu
JustiziaSip-en lehen aldiz sartu behar bazara, lehenik eta behin sarbiderako gutxieneko baldintzak atalean ageri diren konfigurazioa eta baldintzak betetzen dituzun ala ez kontsultatu ezazu.
Profesionalen estranetera eta JustiziaSip aplikaziora sartzeko nahitaezkoa da Idazki Desktop behar bezala instalatuta izatea (Izenperen sinatzeko tresna). Horrez gain, komenigarria da Idazki Desktop PINa berrerabiltzeko konfiguratzea, iristen zaizun jakinarazpen bakoitzeko PINa sartzen ibili behar ez izateko.
- Idazki Desktop Windows-en instalatzeko gida
- Idazki Desktop Mac-en instalatzeko gida
- Idazki Desktop Linux-en instalatzeko gida
- PINa berrerabiltzeko Idazki Desktop konfiguratzeko gida (Windows eta Mac)
Idazki Desktop Windows-en instalatzeko gida
Zure ordenagailuak behar duen bertsio egokia deskargatu (32 bit edo 64 bit):
Zure ordenagailuak zein bertsio behar duen jakiteko, hurrengoa egin behar duzu:
Windows 7: Hasierako menuan edo mahaigainekoan “Ordenagailua” ikonoa aurkitu behar duzu. “Ordenagailua” ikonoaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin sakatu eta “propietateak” aukeratu.
Windows 8 eta 10ean: “Ordenagailua” ikonoaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin sakatu eta “Sistema“ aukeratu.
Deskargatu ostean, instalazioa abiatzeko, artxiboa exekutatu behar duzu.
Pantaila beltz bat agertuko da, hitz batzuk idatzita, eta ondoren pantaila desagertu egingo da.
Pantaila beltz bat agertuko da, hitz batzuk idatzita, eta ondoren pantaila desagertu egingo da.
Idazki Desktop Mac-en instalatzeko gida
Mac-erako bertsio zuzena deskargatu: Idazki Desktop MAC .
Deskargatu ostean, artxiboa exekutatu behar duzu eta aplikazioaren kokapena aukeratu behar duzu (aplikazioak, mahaigainekoa…).
Artxiboa exekutatzeko arazoak badituzu, fidagarritasun ezarpenak aldatu behar dituzu; horretarako “Preferencias del Sistema” atalean sartu, bertan “Seguridad y Privacidad” aukeran sakatu eta bertan Idazki desktop exekutatzeko baimena eman behar duzu.
Idazki Desktop Linux-en instalatzeko gida
Idazki Desktop deskargatzeko orrian zure sistemarentzat egokia den bertsio aukeratu behar duzu: Idazki Desktop Linux .
Zure sistemak zein bertsio behar duen jakiteko, Terminala ireki eta “Iscpu” idatzi; hori egin ostean, arkitektura agertuko da. Ondoren saguaren eskuineko botoia sakatu eta “Guardar enlace como” aukeratu (artxiboak “RUN” luzapena du).
Deskargatuta dagoenean, deskargatu duzun lekura joan eta exekutatu egin beharko duzu.
Zure ordenagailuaren bertsioa 32bit-ekoa bada: sh ./idazki-desktop-linux32.run
Zure ordenagailuaren bertsioa 64bit-ekoa bada: sh ./idazki-desktop-linux64.run
PINa berrerabiltzeko Idazki Desktop konfiguratzeko gida (Windows eta Mac)
Jakinarazpen bakoitza iristen denean PINa sartzen ibili behar ez izateko, PINa berrerabiltzeko agindua eman dezakezu:
- Deskargatu PINa berrerabiltzeko Idazki Desktop konfiguratzeko gida (Windows)
.
- Deskargatu PINa berrerabiltzeko Idazki Desktop konfiguratzeko gida (Mac)
.
ADI EGON: Pausu guztiak jarraitzeko ordenagailuan administratzailearen baimenak behar dituzu.
Laguntza behar izanez gero, JustiziaSip-eko SAP-arekin harremanetan jar zaitez: 945 01 63 00 edo sap@justizia.eus.
Sartzeko arazoak al dituzu?
PSP - Euskadi
Jarraian, Profesionalen Arlora eta PSP - Euskadi aplikaziora sartzean gerta daitezkeen akats batzuk azalduko dizkizugu, baita horien konponbidea ere:
Ziurtagiria baliozkotzea
Ziurtagiri digitalaren baliozkotasuna egiaztatzeko, VALIDe izeneko aplikazio bat dago, eta horri esker, ziurtagiri baten baliozkotasuna online egiazta daiteke @firma plataformaren aurka.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, IZENPEk antzeko tresnak ditu ziurtagiriak baliozkotzeko.
Baimendu gabeko erabiltzailea
Erabiltzaileak, baliozko ziurtagiri digitala izan arren, aplikazioan sartzeko baimenik ez badu, pantaila hauetako bat agertuko da:
Izan ere, NANa ez dago alta emanda aplikazioan edo ez dago behar bezala sartuta; beraz, dagokion Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren atarian kontsultatu beharko dituzu erabiltzailearen altaren egoera egiaztatzeko egin beharreko urratsak.
Ziurtagiri digitalarekin arazoak
Batzuetan, ziurtagiria eguneratzen bada, honako hauek gerta daitezke:
- Orriak bezero-ziurtagiri baliodun bat behar izatea
- Ziurtagiria ez kargatzea
Arazo hori konpontzeko, erroko ziurtagiria deskargatu behar da. Horretarako, erabiltzen den ziurtagiri motaren eta erabiliko den nabigatzailearen arabera, urrats hauek egin behar dira:
JustiziaSip
Jarraian, Profesionalen Estranetean eta JustiziaSip aplikazioan sartzerakoan gerta daitezkeen akatsak eta horiek konpontzeko moduak daude azalduta:
- Ez duzu Idazki Desktop instalatu
- Arazoak bateragarritasun-ikuspegiarekin
- Lotura interesgarriak (ziurtagiriak)
Ez duzu Idazki Desktop instalatu
Ez baduzu sinadura elektronikorako Idazki Desktop tresna (IZENPE) instalatu, honako akats hauetakoren batekin topa zaitezke:
- Internet Explorer nabigatzailean, “saioa hasi” botoia sakatzerakoan ez da ezertxo ere gertatuko. Kasu horretan, egiaztatu beharko duzu ea Idazki Desktop instalatu duzun.
Ez baduzu instalatu, honako esteka honetan deskarga dezakezu: Idazki Desktop.
- Windows 7 sistemaren Mozilla Firefox nabigatzailean mezu hau agertuko da:
Kasu horretan, egiaztatu beharko duzu ea Idazki Desktop instalatu duzun.
Ez baduzu instalatu, honako esteka honetan deskarga dezakezu: Idazki Desktop.
- Windows 10 sistemaren Mozilla Firefox nabigatzailean mezu hau agertuko da:
Kasu horretan, egiaztatu beharko duzu ea Idazki Desktop instalatu duzun.
Ez baduzu instalatu, honako esteka honetan deskarga dezakezu: Idazki Desktop.
Arazoak bateragarritasun-ikuspegiarekin
Internet Explorer nabigatzailean mezu hau agertuko da:
Kasu horretan, “justizia.eus” kendu beharko duzu bateragarritasun-ikuspegitik.
Horretarako, Internet Explorer nabigatzailearen tresnetara jo beharko duzu, eta “bateragarritasun-ikuspegiaren konfigurazioa” aukera sakatu.
“Bateragarritasun-ikuspegiaren konfigurazioa” leihoa zabaldu ondoren, “justizia.eus” helbidea kendu beharko duzu.
Lotura interesgarriak (ziurtagiriak)
Erabiltzaileentzako laguntza
Aplikazioetan sartzeko arazoak badituzu, edo bestelako arazorik baduzu, Erabiltzaileentzako Zerbitzura jo ezazu, sap@justizia.eus e-postaren bidez, edo 945 01 63 00 telefono zenbakira deituz.
EpaiDigitala
EpaiDigitala epaiketa eta jarduketa birtualak egiteko Webex aplikazioan oinarritutako tresna da. Horri esker, profesionalak telematikoki joan daitezke jarduketetara, justizia-jauregian agertu gabe.
Jarduketa judizial batera estreinako aldiz konektatzean, komeni da ikustaldiaren eguna baino lehen Webex froga egitea (eskuliburuko "Oinarrizko konexio-testa" atalean azaltzen da).