Menu
Bilatu
  • 2024/07/20
  • 11:06:20
justizia.eus

Bidegabeko diru-sarrerak itzultzea 790 ereduko administrazio-tasak ordaintzeko

Izapidetza elektronikoa

Internet bidez eskatzen baduzu eskaera Justizia Ministerioraren Egoitza Elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez egin behar duzu. Bertan, Izenperen Ziurtagiria, DNIe, FNMT edo bestelako ziurtagiri elektronikoa edo Cl@veren bidez identifikatzea eskatuko zaizu.

Aurrez aurreko izapidetza

Aurrez aurre edo posta elektroniko bidez eskatzen baduzu:

Non eskatu

Aurrez aurre:

Postaz elektroniko bidez:
Dokumentazio guztia postaz bidali Herritarren Arretarako Bulego Nagusira (leiho berri batean irekitzen da).

Eskaera bidali

Itzultzeko eskatzen duzun tasaren organo kudeatzaileari bidali beharko diozu eskaera:

  • Zerbitzu Digitalen Garapen eta Ezarpenerako Zuzendariordetza Nagusia: Zigor-aurrekarien ziurtagiria igortzeko behar ez bezala egindako diru-sarrera bat itzultzeko eskatzen baduzu (790 006 eredua).
  • Notariotzaren eta Erregistroen Zuzendariordetza Nagusia: Azken Borondateen eta Heriotza Estaldura duten Aseguru Kontratuen ziurtagiri bat igortzeko behar ez bezala egindako diru-sarrera bat itzultzeko eskatzen baduzu (790 006 eredua).
  • Nazionalitatearen eta Egoera Zibilaren Zuzendariordetza Nagusia: Espainiako nazionalitatea eskatzeko behar ez bezala egindako diru-sarrera bat itzultzeko eskatzen baduzu (790 026 eredua).

Kudeaketa-zentroak dagokion ebazpena emango du tasa itzultzeko eskubidea aitortzen duen ala ez adierazteko, eta horren berri emango zaizu. Itzultzeko eskubidea onartuz gero, eta Zerga Agentziari proposamena egin ondoren, hark zuzenean itzuliko dizu eskatutako zenbatekoa, edo, hala badagokio, argibideak eskatuko dizkio Justizia Ministerioari, itzuli beharreko espedientean gorabeheraren bat antzemanez gero.