Menu
Bilatu
  • 2024/07/24
  • 11:42:44
justizia.eus

Zure izapideak kontsultatu

Zure kexa edo iradokizunen egoera kontsultatu

Zerbitzu honen bidez Euskadiko Justizia Administrazioan izapidetu dituzun erreklamazioen eta iradokizunen egoera kontsulta dezakezu.

Oharra: Era berean, zerbitzu honen bidez 2023/09/13 baino lehenago eskatu dituzun jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagirien egoera kontsulta dezakezu. 

Zerbitzu honetara sarbidea izateko beharrezkoa da modu seguruan identifikatzea identifikazio elektronikoaren bidez.

Zerbitzura sartu (leiho berri batean irekitzen da)

Erregistro Zibileko espedienteen egoera kontsultatu

Kontsultatu zure Erregistro Zibileko espedienteen egoera (izapidetza elektronikoa)

Izapide honen bidez eskatu duzun edo inskribatuta zauden erregistro zibileko espedienteen egoera kontsulta dezakezu. Izapideak identifikazio elektronikoa eskatzen du.

Kontsulta Ministerioaren Egoitza Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) egingo da.


Erregistro Zibileko espediente baten egoera kontsultatzea (izapidetze elektronikorik gabe)

Izapide honen bidez eskatu duzun edo inskribatuta zauden erregistro zibileko espedienteen egoera kontsulta dezakezu. Izapideak EZ du identifikazio elektronikoa eskatzen.

Nahitaezkoa da kontsultatu nahi duzun espedientea adieraztea, eta eskatzailea edo inskribatua izan beharko duzu espediente horretan. Espediente zenbaki hori eskaera egitean jaso zenuen egiaztagirian aurki dezakezu.

Kontsulta Ministerioaren Egoitza Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) egingo da.

Azken nahiaren egintzen ziurtagiriaren eskaeraren eta deskargaren egoera kontsultatu

Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez Azken Nahiaren Egintzen Ziurtagiria eskatu baduzu zure ziurtagiri eskaeraren izapidetze egoera kontsultatu (leiho berri batean irekitzen da) ahal izango duzu, eta, ziurtagiria jaulki ondoren, Azken Nahiaren Egintzen Ziurtagiria deskargatu (leiho berri batean irekitzen da).

Noiz egin

Zure eskaeraren egoera kontsulta dezakezu egin zenuen une beretik. Ziurtagiria jaulki ondoren, deskargatzeko prest egongo da.

Jakinarazten dizugu ziurtagiria deskargatzeko prest dagoenean 90 egun naturaleko epea izango duzula deskarga hori egiteko. Epea igarota, ziurtagiria nahi baduzu, berriro eskatu beharko duzu.

Zer eduki/aurkeztu behar dut?

Ziurtagiriaren eskaeraren egiaztagirian dagoen eskabidearen identifikazio zenbakia.

Eskaeraren zenbakirik ez baduzu, lortu eta eskaeraren egoeraren kontsultara sar zaitezke Estatuko Administrazioaren Sarrera Puntu Orokorreko Nire Karpeta (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzuaren bidez.

Zigor Aurrekarien Ziurtagiriaren egoera kontsultatu

Ziurtagiriaren eskaeraren egiaztagirian agertzen den eskaera zenbakiaren bidez Justizia Ministerioan eskatutako ziurtagirien egoera kontsulta dezakezu eta ziurtagiria deskargatu hura jaulki bada Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

Eskaeraren zenbakirik ez baduzu, lortu eta eskaeraren egoera kontsultatu dezakezu, Estatuko Administrazioaren Sarrera Puntu Orokorreko Nire Karpeta (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzuaren bidez.

Sexu izaera duten delituen ziurtagiriaren eskaeraren eta deskargaren egoera kontsultatu

Ziurtagiriaren eskaeraren egoera kontsulta dezakezu eta ziurtagiria deskargatu hura jaulkita badago, ziurtagiriaren eskaeraren egiaztagirian agertzen den eskaeraren zenbakia erabilita, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez.

Apostilla elektronikoaren eskaeraren eta deskargaren egoera kontsultatu

Apostilla elektronikoa deskargatu dezakezu Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez. Bertan, erabiltzaile izenarekin identifikatzeko eskatuko zaizu (eskatzailearen NANarekin bat dator), bai eta «Apostilla eskatu izanaren egiaztagiria» dokumentuan apostilla eskatu dizun agintaritzak emandako pasahitzarekin ere.

Apostilla elektronikoa deskargatzeko urtebeteko epea duzu, apostilla deskargatzeko prest dagoela jakinarazten zaizun egunetik kontatzen hasita. Epea igaro ondoren, Apostilla ezingo duzu deskargatu eta beste Apostilla bat eskatu beharko duzu.

Zure indultuaren eskaeraren egoera kontsultatu

Behin eskaera eginda, haren egoera kontsulta dezakezu Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

Horretarako identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duen metodoren bat izan beharko duzu (NANe edo beste ziurtagiri elektronikoren bat, Cl@ve Pin, Cl@ave Iraunkorra).