Menú
Buscar
  • 29/03/2024
  • 11:20:51
justizia.eus

Ohiko galderak

Herritarren gunea zer den, nola sartu behar duzun eta eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzen dituen gidaliburua jaitsi dezakezu.

Aplikazioan sartzeko nahitaezkoa da Idazki Desktop (leiho berri batean irekitzen da) -sistemak txartelak bidalitako datuak egiaztatzeko erabiltzen duen tresna- ongi instalatuta izatea.

Horrez gain, komenigarria da Idazki Desktop PINa berrerabiltzeko konfiguratzea, iristen zaizun jakinarazpen bakoitzeko PINa sartzen ez ibiltzeko.

Aplikazioa hurrengo sistema eragileekin bateragarria da:

  • Windows 7, 8 eta 10. 
  • Mac. 
  • Linux. 

Aplikazioak ongi funtzionatu dezan, zure ekipoan hurrengoa instalatuta eduki behar duzu:

  • Sartzeko erabiliko duzun txartelaren instalazio-kita: Ziurtagiri bat erabili ahal izateko, ordenagailuaren araberako softwarea instalatuta eduki behar duzu. Erabiliko duzun txartelaren arabera, hurrengo instalazio kit-en bat beharko duzu: 
    • IZENPE (leiho berri batean irekitzen da) (sinadura elektroniko ziurtagiriak igortzen dituen euskal erakundea).
    • FNMT (leiho berri batean irekitzen da) (Fábrica Nacional de Moneda y Timbre, ziurtagiri-zerbitzua ematen duen erakundea).
    • NAN elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da) (3.0 NANa ziurtagiri elektroniko gisa erabiltzeko prestatuta dator): NAN Windows (leiho berri batean irekitzen da) - NAN Linux y Mac (leiho berri batean irekitzen da).
  • Txartel-irakurgailua behar duzu. 
  • Idazki Desktop (leiho berri batean irekitzen da) instalatuta izan behar duzu (Izenperen sinatzeko tresna). Aplikazioak zure txartelak igortzen dituen datuak egiaztatzeko software hau behar du. 

Aplikazio bat da, eta hurrengo erabilerak ditu:

  1. Euskadiko Justizia Administrazioak sortutako dokumentua elektronikoak egiaztatu daitezke, Egiaztatze Kode Seguruaren bitartez. Dokumentuak Kode Seguruaren bitartez Egiaztatzeko zerbitzua
  2. Euskadiko Justizia Administrazioaren ataritik izapidetutako zure ziurtagiri-eskaerak edo bidalitako erreklamazioen zein iradokizunen egoera kontsultatu daiteke. Zure izapideen egoera kontsultatzeko zerbitzua

Aplikazioan sartzeko elektronikoki identifikatzea nahitaezkoa da.

Herritarren gunearen zerbitzuetara sarbidea (leiho berri batean irekitzen da).

Berme eta segurtasun maila gorena duen web ataria da, Euskadiko Justizia Administrazioarekin jarduerak, prozedurak eta zerbitzuak elektronikoki egitea ahalbidetzen duena.

Justizia Administrazioarekin internet bitartez jardun nahi duten herritarrei eta justiziako profesionalei (abokatuak, prokuradoreak, lan-harremanetako gradudunak, zenbait erakundetako zerbitzu juridikoak, etab.) zuzenduta dago.

Atariaren bitartez Euskadiko Bulego Judizialetako bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak zentralizatu nahi dira, sarbidea erraztu eta Euskadiko Justizia Administrazioaren, herritarren eta profesionalen arteko jarduera judizialaren baitako harremanak beharrezko berme prozesalarekin gauzatzeko eremua sortu nahi da.

Ez. Egoitzaren hasierako orrira identifikatu gabe sartu zaitezke, baina zenbait izapide elektroniko egiteko, adibidez, Herritarren eremura edo Profesionalen eremura sartzeko (Avantius-PSP) zure nortasuna egiaztatu beharko duzu.

Ziurtagiri elektroniko bat behar duzu, hau da, zure nortasuna elektronikoki egiaztatzea ahalbidetzen duen txartela. Txartela txartel-irakurgailuan sartu, eta ondoren ordenagailua txartel hori erabiltzeko konfiguratu behar duzu (txartel bakoitzak konfigurazio ezberdina du). Azkenik, txartela igorri duen erakundeak emandako urratsak jarraitu behar dituzu.

Egoitzak onartutako ziurtagiri elektronikoak hurrengoak dira:

Euskadiko Justizia Administrazioak igorritako dokumentuek Egiaztatze Kode Segurua (EKS) dute. Kode horren bitartez, paperean inprimatutako dokumentuaren baliozkotasuna egiaztatu daiteke.

Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzutik paperean daukazun dokumentua eta Euskadiko Justizia  Administrazioak duena bat datozen ala ez egiaztatu dezakezu.

Zerbitzu horretara sartzeko identifikazio elektronikoaren bitartez era seguruan identifikatu behar duzu.

2023/02/24an, PSP-Euskadi aplikazioak behin betiko ordezkatu zuen JustiziaSip. Data horretatik aurrera ez da jakinarazpen telematikorik iristen JustiziaSip-en bidez, eta ezin da idatzi telematikorik aurkeztu sistema horretatik.Aplikazioa kontsulta moduan baino ez dago erabilgarri.

PSP-Euskadi Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoaren baitan justiziako profesionalei zuzendutako eremua da, Euskadiko organo judizialetako auzien izapidetzea errazteko eta unean-uneko egoera zein den kontsultatzeko.

Zerbitzua plataforma seguru batean dago eta eragile juridiko eta órgano judizialen artean informazioa era seguruan partekatu daiteke.

Zerbitzura sartzeko ziurtagiri elektroniko baten bitartez modu seguruan identifikatu behar duzu.